Printzipio politikoak eta feministak
Gure asmoa argia da: emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerraraztea. Ez bakarrik indarkeria fisikoa edo hilketak, baita gure bizitzak zeharkatzen dituen indarkeria psikologikoa, ekonomikoa, sexuala, instituzionala eta sinbolikoa ere.
Muturreko indarkeriatzat hartzen ditugu prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak, emakumeen gorputzak merkantilizatu eta ustiatzen dituen sistema patriarkalaren adierazpenak direlako. Praktika horiek honela izendatzen ditugu: kosifikatu, ustiatu eta salgai bihurtzen gaituen sistema baten engranajeak.
Prebentzioan eta sentsibilizazioan lan egiten dugu, baina baita salaketa publikoan ere. Indarkeriaren egiturazko sustraiak seinalatzen ditugu eta botere-harremanetan benetako eraldaketak eskatzen ditugu.
Erakundeekin elkarlanean aritzen gara eta Durangoko Udaleko Berdintasunerako Udal Kontseiluan parte hartzen dugu, baita Andragunean ere, Emakumeen Etxean, non aktibista batzuek ahalduntze ikastaroak ematen ditugun.
Baina gure lankidetzak ez du inoiz isiltasuna esan nahi: erakundeen erantzunak indarkeria matxistaren larritasunaren mailan ez daudenean salatzen dugu. Feminismoa ez da atsegina; eraldatzailea da.
Presio eta salaketa feministari esker, aurrerapen garrantzitsuak lortu ditugu, berriena indarkeria matxista jasaten duten emakumeei Andragunean arreta ematen dien Indarkeria Unitate bat sortzea. Urtero memoria- eta konponketa-ekitaldi bat egitea ere bai.
