Skip to content Skip to footer

ANDEREAK

EMAKUMEENGANAKO BIOLENTZIAREN AURKAKO ELKARTEA

NOR GARA GU

Andereak indarkeria matxistari ausardiaz, memoriaz eta ekintza kolektiboz aurre egiteko sortutako elkarte feminista da. 2005etik Durangon antolatutako emakumeak gara, alderdi, sindikatu edo gure ahotsa baldintzatu nahi duen edozein egituratatik independenteak.

Ezagutu gaitzazu

azken albisteak

Zine forum feminista, Adimen Artifiziala emakumeen aurkako indarkeria gisa erabiltzeari buruz

Durangoko Andereak indarkeria matxistaren aurkako elkarteak eta Andraguneak emakumeen aurkako indarkeriari eta adimen artifizialari buruzko Zine Forum Feminista antolatu dugu. Jardunaldia azaroaren 14an izango da, 11:00etatik 14:00etara, Zugaza Zineman, doako sarrerarekin (leihatila 10:30ean irekiko da) eta Another Body (2023) dokumentala proiekatuko da. Sophie Comptonek eta Reuben Hamlynek zuzendutako lanak adimen...

Sexu-esplotazioaren eta salerosketaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu

Andereak indarkeria matxistaren aurkako elkarte durangarrak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, irailak 23, Salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna, 19:30ean, Andra Marin, prostituzioaren eta salerosketaren arteko harremana salatzeko eta emakumeak eta neskatoak babestuko dituen eta sexu-esplotazioarekin irabaziak dituztenak jazarriko dituen lege abolizionista bat eskatzeko.

Euskal feminista abolizionisten bilera Durangon

Andereak elkarteak Feminista Abolizionisten Euskal Koordinakundearen (EHFAK) bilera hartu zuen joan den ekainaren 28an Durangon. Lanerako eta hausnarketarako gune bat izan zen, elkarteen koordinazioa indartzera eta agenda politiko komun bat sendotzera bideratua, emakumeen aurkako esplotazio- eta indarkeria-modu desberdinen aurrean.