Azken Ekitaldiak

Emakume eta neskatoen sexu-esplotazioaren eta salerosketaren aurka mobilizazioa

Elkarretaratzea deitu dugu irailaren 23an, Salerosketaren aurkako Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Andra Marin, prostituzioaren eta salerosketaren arteko harremana salatzeko eta emakumeak eta neskatoak babestuko dituen eta sexu-esplotazioarekin irabaziak dituztenak jazarriko dituen lege abolizionista bat eskatzeko.

Bigilia biktimen alde

Andra Mari Durango

Andereak indarkeria matxistaren aurkako elkarte durangarrak elkarretaratzea deitu du hilaren 30ean, 19:00etan, Andra Marin, “Ez daudenen oihua gara” lelopean. Ekitaldian, aurten terrorismo matxistaren ondorioz hildako emakumeen izenak ozen irakurriko dituzte, eta kandelak piztuko dituzte, “ahanzturak berriro hil ez ditzan”. Datuak ukaezinak dira eta gezurtatu egiten dute indarkeria matxista zuritzeko, erlatibizatzeko edo minimizatzeko edozein saiakera. Feminicidio.net…