Skip to content Skip to sidebar Skip to footer

Aliantzen sarea

Gure jarrera abolizionistak beste kolektibo batzuekin batera Euskal Herriko Feminista Abolizionisten Koordinakundea (EHFAK) plataforman antolatzera bultzatu gaitu.

Era berean, Prostituzioaren Abolizioaren aldeko Estatuko Plataforman (PAP) parte hartzen dugu, eta, bertatik, Estatuko 175 talde feministek sustatutako Prostituzio Sistemaren Lege Abolizionista (LOASP) izapidetzea eta onartzea aldarrikatzen dugu. Arau honen helburua da prostituituak diren edo izan diren emakumeak babestea eta artatzea; besteren prostituzioa esplotatzen dutenak zigortzea; prostituitzaileak zigorrekin eskariari pizgarririk ez ematea, eta prostituzioa emakumeen aurkako indarkeria-modu gaitzesgarrienetako bat dela dioen gizarte-kontzientzia sortzea.

Feminismo antolatuaren, sareen indarraren eta artikulazio kolektiboaren aldeko apustua egiten dugu, errealitatea eraldatzeko ezinbesteko tresna gisa.