Skip to content Skip to footer

ANDEREAK

EMAKUMEENGANAKO BIOLENTZIAREN AURKAKO ELKARTEA

NOR GARA GU

Andereak indarkeria matxistari ausardiaz, memoriaz eta ekintza kolektiboz aurre egiteko sortutako elkarte feminista da. 2005etik Durangon antolatutako emakumeak gara, alderdi, sindikatu edo gure ahotsa baldintzatu nahi duen edozein egituratatik independenteak.

Ezagutu gaitzazu

azken albisteak

Euskal feminista abolizionisten bilera Durangon

Andereak elkarteak Feminista Abolizionisten Euskal Koordinakundearen (EHFAK) bilera hartu zuen joan den ekainaren 28an Durangon. Lanerako eta hausnarketarako gune bat izan zen, elkarteen koordinazioa indartzera eta agenda politiko komun bat sendotzera bideratua, emakumeen aurkako esplotazio- eta indarkeria-modu desberdinen aurrean. Topaketan Lanbroa kolektibo feministako, Gipuzkoa Feministako, Prostituzioaren Abolizioaren aldeko Nafarroako Plataformako...

Arroza, kulturak eta komunitatea partekatzen

Andereak elkarteko kideek Munduko Arrozen edizio berri batean parte hartu genuen, joan den ekainaren 27an, Durangon bizi diren kultura ezberdinetako elkarte eta pertsonak biltzen dituen topaketan, plater unibertsalenetako bat partekatzeko: arroza. Jardunaldia aukera bikaina izan zen elkar hobeto ezagutzeko, hitz egiteko, esperientziak partekatzeko eta errespetuan, aniztasunean eta elkarrekiko babesean oinarritutako...